Noticias » CTFP Proiektuaren Ekitaldi Nagusia Donostiako Kursaalean

CTFP Proiektuaren Ekitaldi Nagusia  (Lanbide-Heziketako Mugaz Gaineko Kanpusa)

Proiektuko bazkideen arteko lankidetzaren konpromisoaren sinadura
2013ko  Irailaren 13an – Ostirala – KURSAAL – Donostia

Ikaslan Gipuzkoa eta Chambre de Métiers et de l’Artisanat des Pyréenes Atlantiques, Lanbide-Heziketako Mugaz Gaineko Kanpusa Proiektuaren ekitaldi nagusia ospatuko dute, etorkizuneko proiektuetarako konpromiso gutunaren sinadurarekin jarraituz. Sinadura honek proiektuarenjarraipena bermatzen du, elkarlan aldi berri bat irekiz.

Proiektu hau bi entitateen arteko urteetako lankidetzaren emaitza da . Elkarlan honi esker gure ikastetxeak era iraunkorrean lagundu ahal izan dira mugaz gaineko  lankidetzako apustu honetan,  gure lurraldeko  Trebakuntza-Ikastetxeen lehiakortasuna hobetuz, ezaguera-trukeak erraztuz eta ekimen berritzaileen garapenean,  etorkizuneko  profesionalen prestakuntzan lagunduz.

Proiektua Eskualdeko Garapeneko Funts Europarreko (FEDER)-ek kofinantzatuta dago, Europar Batasunako IV. Interreg POCTEFA programaren bitartez. Europar Batasunak proiektu honi emandako bermeak, elkarrekin aurrera joateko borondatea areagotu  egiten du.
Ekitaldi honetan Proiektua aurkeztuko da, bere ibilbidea, entitate eta belaunaldi berrietara mugaz gaineko lankidetzaren garrantzia azpimarratuko da. Bertan lanbide-heziketako erakustaldiak egingo dira, beraien lanak eta elkar-trukaketetan lortutako teknikak ikusgai izango dira. Baita proiektuaren web orriaren aurkezpena eta bideoaren emanaldia.

2013ko Irailaren 13an, 10:00-etan emango zaio hasiera proiektuaren ekitaldi nagusiari, Ikaslan Gipuzkoa eta Chambre de Métiers des Pyrénées Atlantiques-en zuzendarien esku-hartzearekin eta ekimen hauen alde agertzen diren entitateen ordezkariekin.

Ekitaldia Donostia-ko KURSAAL-eko 1. ARETOan ospatuko da.

KURSAAL Donostia-San Sebastian
Avda. de Zurriola, 1
20002 Donostia/San Sebastián

 

 

nota legal