LHMGK Proiektua

LHMGK Lanbide Heziketako Mugaz Gaineko Kanpusa Proiektua

ZER DA IKASLAN?

Ikaslan Gipuzkoa, Gipuzkoako Lanbide Heziketako Ikastetxeen Zuzendarien elkartea da, 24 ikastetxez osatua.
Ikaslanek bere bazkideen beharrak eta helburuak lortzen lagungarri izan daitekeen erakundea izan behar du. Era honetan, bazkideei eskeintzen dien zerbitzuak ahalik eta balio erantsi handien lortu behar du.

Horretarako interes taldeak identifikatu eta hauekin ahalik eta harreman estuenak mantentzen izango du helburu.

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoentzat malgutasunez eredu izan behar du kalitatean eta berrikuntzan, aurre eginez egoera berriei.

Ikaslan Gipuzkoak Lanbide Heziketako erreferentea izatea lortu du, L.H.rekin zerekusia duten hainbat Admnistrazio, Elkarte enpresarial, sindikatu eta beste Lanbide Heziketako elkarteekin batera harremanak sendotuz.

Gaur egun urteko planean definitutako ekintzak lantzen ari gara Lanbide Heziketarekin zerikusia duten agente guztiekin.

 

ZER DA CMA64?

Ofizio eta Artesautza Ganbara, administratibo izaera duen erakunde publiko bat da, artisau, ikaskide eta artesautzako erakunde profesionalei, formakuntza, aholkularitza, enpresa erregistroa eta botere publikoekin ordezkaritza ziurtatzen duena.

Ofizio eta Artesautza Ganbararen estrategia lurraldeko ekonomiarako onuragarriak diren neurri konkretoetan oinarritzen da.

Ardatz bakoitza, enpresekin harremana izateko, beraien zuzendarien laguntzaz, eskuhartze  ekimen estrategikoekin bat datoz.

Ekintza hauek, artesauak berariazko laguntza behar duten garbi eta bereziki identifikatutako arazoekin erlazionatuta daude.

Guzti honek artisauari bere aktibitatea indartzea ahalbidetzen dio, laneko egoera kontutan izanik, aldaketa teknologikoak edo lehiakortasun baldintzetan.

 

LHMGK Proiektuaren Helburuak

Gure erronka, ingurune berrietan eta ikasketa prozesuetan aurrera egitea da berrikuntzen bidez, ideia berrien bidez, gure ikasleak azken teknologietan hezituz, Lanbide-Heziketaren irakaskuntzetara moldatzeko prozesu teknologikoak hartzea da.

Lanbide-Heziketako Mugaz Gaineko Kanpusa IKASLAN Gipuzkoa eta CMA64-ren arteko hiru urteko lankidetzaren emaitza da.

Lanbide-Heziketaren Mugaz gaineko sorreraren aukerak aztertu ondoren, eta mugaz bestaldeko beste batzuen esperientziak aztertu ondoren, bazkideek Lanbide-Heziketari ekingo zaion gailu osoa abiaraztea erabaki zuten.

Antolaketa, pedagogia eta kalitatea dira duela urteetatik lan-ardatzak eta IKASLAN Gipuzkoa eta CMA64-ri bere konpetentziak partekatzea eraman die  Lanbide-Heziketako Mugaz Gaineko Kampusak.

Lanbide-Heziketako Mugaz Gaineko Kampusa bost ekintzen bidez bermatzen da:

5 acciones para la web

 

1-Hizkuntz-murgilketa
Hizkuntzen ikasketa eta parte-hartzaile desberdinen arteko truke kulturalak.

2-Kalitate Sistemen Ezarpenerako Egitasmoa
Analisia eta Kalitate-sistemen ezarpena: 5s, EFQM eta Investor in People,  IKT-en euskarriarekin Heziketa eta Antolaketa kontuetan LHMGKak bikaintasun-eskaerei erantzun ahal izatea eginez.

3-Irakasleen Elkartrukatze Egitasmoa
Irakasleen elkartrukatze egitasmoa, irakasleei bereziki zuzendua dago, formakuntzako oinarri sendoak eta  ikaskide eta formakuntza zentroaren arteko lotura direlako. Funtsezkoa da jakite pedagogikoak, teknikak, lantegietako erreminta eta berariazko ekipamenduak partekatzea eta eraginkortasuna bilatzea lanbide-heziketan.

4-Lanbide-Prestakuntza Sistemen Ikerketa Konparatzailea 
Ikerketa konparatzailea, gardentasuna eta lanbide-prestakuntzen elkarrekikotasuna, bi lurraldeetan prestakuntza komunak eta osagarriak eratu ahal izateko

5-Ekintzailetasuna
Gazteak enpresa-sorreraren eta enpresa-eskualdatzeari buruz sentikor bihurtzea.

“Urrats Bat“ eta “SPI-a” gailuak partekatzea.

 

Aipaturiko ekintzek bi alderdietako heziketa-sistema desberdin baina helburu berdinak dituztenen arteko zubiak sortzea errazten dute:  enplegua eta mugaz gaineko garapen ekonomikoa, erkidegoen borondateari esker zona kaltetuagoen  garapena sustatzea eta hurbiltasuneko europan integratzea.

 

Lanbide Heziketako Mugaz Gaineko Kanpusa (LHMK) POCTEFAren bitartez FEDER europear fondoek kofinantzatutako lurralde lankidetzarako proiektu bat da.

 

Berrikuntza ez da etokizuna bermatzeko apustu estrategikoa soilik.

Pentsaera aldaketa bat da. Beste aukera batzuk ikustea da. Bikaintasunerako bidean irmotasunez aurrera egitea da.

Lanbide Heziketarentzat, berrikuntza da arrakasta lortzeko bidea.

nota legal