Noticias » Goi-Mailako Formakuntza Zikloak

Goi-Mailako Formakuntza Zikloak

Ikaslan Gipuzkoa eta Chambre de Métiers et de l’Artisanat64  entitateen arteko lankidetzak aurrera jarraitzen du, Goi-Mailako Formakuntza Zikloen jardueren bitartez, bertan, bi entitateetako eta Euskadiko beste Lanbide-Heziketako ikastetxeetako irakasleek hartzen dute parte.

Azken urteetan, ikastetxe ezberdinetan metodologia aktiboen ezarpena ari da lantzen, intentsitate eta ezarpen ezberdinekin esperimentatuz, baina gehiengoak praktikan hau guztia, hedatzea  eta kurrikukuma osatzen duten formakuntza zikloko moduluen gehiengora beren zeharkotasuna zabaltzea eskatzen dute, egindako ahaleginak arrazoizko inpaktua izan dezan ikasleen eskumen-hobekuntzari dagokionez.

Era esklusibo eta auto-kudeatu batean,  ikasle taldea ikastetxean hasten den garaitik zikloa amaitu arte, ikasleez arduratzen den irakasle taldeaz hitzegiten ari gara.

Lanbide-heziketa oso bat ez datza konpetentzia teknikoen lorpenean bakarrik, baizik eta giza autonomia eta erantzukizun soziala lortzean ere. Bere garapenak konpetentzia tekniko, metodologiko, sozial eta indibidualak osatzea dakar.

Ekintzak

1. Ekintza: Proiektuaren Hasiera eta Goi mailako jardueretako talde sorkuntzen dinamikak.
2. Ekintza: Komunikazio eraginkorra.
3. Ekintza: Metodologien gaineko heziketa (PBL-a + Proiektuak + Kasuetako eta Itxuretako Analisi Metodologien Gakoak).
4. Ekintza: Programazioetako aldaketen ezarpenaren diseinua + ikasgeletako  dinamika Saiakerak.
5. Ekintza: Konpetentzien bidez eginiko ebaluazio prozesuaren Tutoretza.
6. Ekintza: Goi mailako jardueretako formakuntza zikloen ezarpena.

Egingo den lanak ordezko heziketa batean eragingo du,  non  autonomia bezalako alderdi hauek sakonduko diren, talde-lana, ekimena, sormena eta konpromezua.

Proiektuaren ezaugarri teknikoak

– Ikastetxe bakoitzetik irakasle talde batek hartuko du parte eta 10-15 ikasleko talde batean ezarriko da.

– Metodologia berri hau modulu hezigarrien bidez emango da.

– Proiektu honek erdi-mailako zikloaren hasieratik bere amaieraraino iraungo du (2 ikasturte).

– Irakasleek TKNIKAren bitartez jasoko dute beraien prestakuntza, eta TKNIKAk egingo du beraien jarraipena.

– Irakasleek denen arteko agenda bat egingo dute heziketaren garapen onerako.

– Irakasleak elkarrekin, ikasleei  eman beharreko zeharkako heziketa diseinatzeaz eta planifikatzeaz arduratuko dira. Bien arteko heziketa, ahalik eta homogeneoena izan dadin eta ikasle eta irakasleen arteko beharrezko trukeak eman daitezen.

Proiektu honetan egiten den lanak, bi lurraldeetan, lan txertatze hobea lortzen lagunduko du.

 

nota legal